1. Euskaltzaleok Pintxo Txapelketa

– Datorren ostiralean Maiatzaren 9an gaueko 9etan Valentziako Raco de la Corbellan (Maldonado 46) lehenengo Euskaltzaleok pintxo lehiaketa-dastaketa  ospatuko da.

– Lehiakide bakoitzak 15 pintxo txikiz osaturiko azpil edo badeja, neurriko, bat aurkeztuko du, aluminio paperez estalia eta itxita egon beharko da.

– Ez dago aurrez izen ematerik.

– Azpilak aurkesteko ordutegia 8etatik 9etara bitartean izango da eta 9ak puntu-puntuan bukatuko da  aurkezpenerako epea.

– Lehiakidea izan beharko da dastaketa eta gero egingo den bozketan parte hartzeko.

–  Zalantzarik baduzue 609949961 telefonora deitu eta Germanekin harremanetan jarri