20. KORRIKA Valentzian

20. KORRIKA Valentzian (2017)

Beste aldi bat, Valentziako kaleak Korrika jaso dute, eta badira 4 edizioak Korrika Valentziara hurbildu dela. Aurreko larunbatean, apirilaren 1ean, Patraix auzoko plazan posiblea izan da euskararen aldeko hainbat ekitaldi ikustea, euskararen aldeko egiten den ibilaldiaren izenean.

Jardunaldia goizeko 11etan hasi da Ikurrinaren jasoarekin, txalaparta-soinua nagusitua. Gero herri kirolen aurkezpena izan du lekua: aizkolariak, trontzalariak, txinga lasterketak eta sokatira. Goizean zehar dantzak eta umeentzako jokuak eta Nafarroako produktuen dastaketa, izan dute lekua. Trikitilarien laguntza ezinbestekoa izan da giroa jaiari emateko.

Gero hainbat pertsona hartu zuten lekukoa kilometro solidario bat korrika egiteko auzoko kaleetan; umeek martxaren aurrean joaten ziren. Giro aparta zegoen eta argi geratu zen Valentzian ere euskarari babesa ematen zaiola. Ibilaldian, hainbat kantu entzun ziren: Valentzian ere euskararen alde,Valentzian valentzieraz, Euskal Herria euskalduna edota ttipi ttapa ttipi ttapa Korrika, ziren horren seinalea.

Korrika egin eta gero, eta indarrak berreskuratzeko, herriko janaria izan zen.150 lagunentzako bazkaria, marmitako protagonista. Bazkalostean, trikitixa eta abesti popularrak hartu zuten protagonismoa. Kontzertua erreleboa hartu zuen Mikel Karton, Hugo Mas, Garikoitz Knör, contraBand-ekin… Ehunka pertsona egin dute posiblea 20. Korrikaren edizioa Valentzian. Antolatzaileak, Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeak.