21. KORRIKA Valentzian

 

 

21.Korrika Valentzian ere ospatu da, Laurak Bat eta Euskaltzaleok Euskal etxeen eskutik heldu da. Aurten, Pilar Plazara itzuli da. Egun osoko egitarauarekin ehunka pertsona gozatu dute jardunaldia egunean zehar. Dantzariak, herri kirolak, euskal musika eta marmitako herrikoia. Eta, nola ez, KORRIKA Velluters auzora iritsi da euskararen alde, salto eta brinko.

Gure hizkuntzaren aldeko kilometroa egin ondoren, gure mezu sekretua irakurri da, hemen duzue. Hona hemen, egunaren laburpen aproposena.

Behin batean munduan

hizkuntz batek beste bat ezagutu zuen.

Elkartu ziren eta espazioa

elkarbanatu zuten.

Bat timidoa, bestea harro,

hau ahul, hura indartsu.

Elkarbizitzen noiz arte?

 

Mezu berdinak modu ezberdin batean kontatzen zuten,

eta horrela errealitate ezberdinak bihurtzen ziren.

Beraz, errealitate ezberdinak sortzen zuten,

hizkuntz bakoitza mundua azaltzeko modu berezi bat da eta.

Hala nola hizkuntz guztiak garrantzitsuak dira.

Eta ahul, timidoak direnei bultzada emango diegu hiztunok,

guztion mesedetan, dibertsitatearen mesedetan, planetaren mesedetan.

 

Eta horregatik gaur egiten dugu korrika, non eta Valentzian,

munduko hainbat txokoetan bezala: Londres, Sydney edo Txileko Santiagon.

Gure eztarritik euskarari bultzada emateko.

Altxorrak zaintzen direlako.

 

Gaur Valentzian euskara bultzatuko, babestuko, ohorea egingo diogu.

Eta bihar hemengo hizkuntzarekin gauza bera egingo dugu, bertako hizkuntza bultzatu, babestu, ohorea egin. Hemengo hizkuntza erabili: valentzieraz mintzatu, munduko dibertsitatearen mesedeetan, guk egiten ez badugu, inork egingo ez duelako.