21. Korrika Valentzian

Badator KORRIKA!!!
21. Korrika hurbiltzen ari da!!!
Betiko moduan Korrika ospatuko dugu Valentzian, datorren apirilaren 6an Valentziako Pilar plazan egongo gara. Egun osorako programazioa antolatu dugu eta guztiak gonbidatuak zaudete.
Euskaltzaleok eta Laurak Bat, Valentziako EuskaL Etxeak euskara eta Korrikaren alde bat egingo dugu. Anima zaitezte eta parte hartu.
Nonnahi, noiznahi edo nola, EUSKARAZ BIZI!