BORDELEKO EUSKARA IRAKASLEEN TOPAKETA

Joan den asteburuan, Europako Irakasleen Topaketa Bordeleko Euskal Etxean ospatu zen. Urriaren 20 eta 22 bitartean, Europako izkin guztietako partaideak Okzitaniako hiri polit honetara bidaiatu zuten; esate baterako, London, Pau, Erroma, Valentzia, Valladolid, Madril, Bartzelona eta Paris.

 Urtean behin egiten diren Topaketak euskara eskolen hobekuntza du helburu nagusia. Hortaz gain, Euskal Etxeen elkar harremanak indartzea eta euskaltegien gaurkotasuna ezagutzea izaten dira.

 Ikastaro trinko honetan, gai desberdinak irten ziren plazara. Aurten eskoletako dinamikak, hobekuntza pedagogikoa eta didaktika interaktiboak izan ziren asteburuaren edukiak. Orain arte ohikoa denez, ikastaroaren jarraipena urtean zehar izango da barneko baliabide digitala medioz, eta honen zikloa hurrengo topaketan garatuko da 2018ko urriaren hirugarren astean, Valladoliden.

 Partaideen esperientzia gogobetekoa izan da eta Bordeleko Euskal Etxearen antolakuntza  eta gogoa ezinbestekoak izan dira guztion bizipena pozgarria izateko.

 Euskaltzaleok elkartearen irakasleen esperientzia oso aberasgarria izan zen eta ziuraski eskoleetan hainbat ikasketa berriak praktikan jartzeko aukera izango dute.

 Mila esker Bordele!

 2017ko Urriaren 20-21-22an