Solasaldia Jorge Cabanellasekin

Euskal literatura sustatzeko asmoarekin ekimen interesgarri bat izango dugu. Datorren apirilaren 25ean Valentziako 52. Liburu Azokan, Vivers lorategietan, Jorge Cabanellas ikertzaile  gasteiztarrarekin egoteko aukera edukiko dugu. Euskal idazlea Bibliomania Liburudendaren postuan egongo da, Miñones del Señorío de Vizcaya izeneko liburua aurkezten. Lan historiko honetan aintzinako Bizkaiko polizia Foralaren bizipenak kontatzen dira, bere sorterritatik bere desagerpenera arte Read more about Solasaldia Jorge Cabanellasekin[…]

20. KORRIKA Valentzian

20. KORRIKA Valentzian (2017) Beste aldi bat, Valentziako kaleak Korrika jaso dute, eta badira 4 edizioak Korrika Valentziara hurbildu dela. Aurreko larunbatean, apirilaren 1ean, Patraix auzoko plazan posiblea izan da euskararen aldeko hainbat ekitaldi ikustea, euskararen aldeko egiten den ibilaldiaren izenean. Jardunaldia goizeko 11etan hasi da Ikurrinaren jasoarekin, txalaparta-soinua nagusitua. Gero herri kirolen aurkezpena izan Read more about 20. KORRIKA Valentzian[…]

Korrika Txiki La Masia Eskolan

Korrika Txiki La Masia Eskolan Aste honetan lehen aldiz Korrika Txikia Valentziara heldu da, L´hortako eskola batean Museroseko La Masian egon gara hamarnaka umetxoekin eta primeran pasatu gara, Euskararen aldeko festa ikusgarri batean heldu da Korrika. Ekimena errepikatzeko modukoa izan da. Bihotzetik mila esker, La Masia eskolan hoberenak zarete, bagaude datorren Korrikan zuekin egoteko gogoekin… Read more about Korrika Txiki La Masia Eskolan[…]

Korrika 20 Valentzian

Badator KORRIKA!!! Betiko moduan Korrika ospatuko dugu Valentzian, datorren apirilaren 1an Valentziako Patraix plazan egongo gara. Egun osorako programazioa antolatu dugu eta guztiak gonbidatuak zaudete. Euskaltzaleok eta Laurak Bat, Valentziako EuskaL Etxeak euskara eta Korrikaren alde bat egingo dugu. Anima zaitezte eta parte hartu. Nonnahi, noiznahi edo nola, EUSKARAZ BIZI!  

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa antolatzen dute.Valentziako Euskal Etxeen lehenengo helburua Euskara bultzatzea da; euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, beste batzuen artean, orain arte egindako ekitaldiak guztiak helburu berbera dutelarik.Duela hiru urte, beste pausu aurrerago eman nahi genuen Diasporaren Gutunen I. Read more about Diasporaren Gutunen IV. Literatura Lehiaketa[…]

Klasikoen IX. irakurketa jarraitua: Kafkaren “Metamorfosia”. 2016

Klasikoen IX. irakurketa jarraitua: Kafkaren “Metamorfosia”. Bilbon ospatu da gaur (2016-06-09) eta betiko moduan Valentziako euskal Etxetik gure ekarpentxoa egin dugu. Hona hemen Metamorfosiaren pasarte batekin prestatu dugun bideoa. Aurtengo grabaketa La Llotja eraikin historikoan egin dugu. Ah eta jakina, protagonistak gure euskara ikasleak izan dira.

II. Euskaltzaleok Pintxo Txapelketa

– Datorren ostiralean Maiatzaren 29an gaueko 9etan Valentziako Raco de la Corbellan (Maldonado 46) lehenengo Euskaltzaleok pintxo lehiaketa-dastaketa ospatuko da. – Lehiakide bakoitzak 15 pintxo txikiz osaturiko azpil edo badeja, neurriko, bat aurkeztuko du, aluminio paperez estalia eta itxita egon beharko da. – Ez dago aurrez izen ematerik. – Azpilak aurkesteko ordutegia 8etatik 9etara bitartean Read more about II. Euskaltzaleok Pintxo Txapelketa[…]