Euskal Etxeen Mus Txapelketa 2017

Asteburu honetan Salouko Euskal Etxean estatu mailan antolatzen den Euskal Etxeen Mus Txapelketa ospatu da. Han Valentziako txapeldunak egon dira, Duela hilabete bat Patraixen garaipena lortu ondoren, Javier Laurak Bateko kidea eta Enrike gure elkarteko kidea Saloura joan dira txapela lortzeko asmoz. Esan eta egin, garaipen borobila lortu dute eta bikotea txapelarekin bueltatu da Valentziara.

 

Valentziako elkarteetan goi mailako muslariak ditugula argi utzi dute, haientzat momentuz dena da posible.