Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutuneen Literatura I. Lehiaketa kronika

Joan den urtarrilaren 31an  Raco de la Corbella jatetxean dagoen aretoan, Euskaltzaleok eta Laurak Bat, Valentziako Euskal Etxeek ekitaldi literario bat antolatu zuten. Han Bere Diasporaren Gutuneen I. Literatura Lehiaketaren sariak banatu zituzten eta aldi berean ailegatu zirenei euskal literatura hurbildu zieten.

Hogei bat pertsona bertan egon ziren ekintza kultural hau ospatzen. Euskal literatura protagonista izan zen, baita ere euskal idazleak, Joseba Sarrionaindia, Irati Jimez, Ramon Saizarbitoria, Joxean Agirre eta beste batzuek. Haien liburuak gurekin  baitzeuden, Ekitaldian Partaideek bi kategorien gutun zaridunak irakurri zituzten euskaraz eta valentzieraz eta kanta afaria goxo batekin bukatu zuten gau polit hura.

Sariak bi kategorietan banandu ziren:

 

    1.Ikasleen artean, JuanFer Martín (Aranda de Duero), Maitasun ezezaguna gutunarekin lortu zuen lehenengo saria;

    2. Euskaldunen artean, Iñigo Tena (Leioa) Posta eta Telegrama S.L. eskutitzarekin eraman zuen etxera bere kategoriaren saria.

Antolatzaileok, eskerrak eman nahi diegu lehiaketa posiblea egin dutenei eta bereziki mundu osotik zehar haien gutunak bidali dizkigutenei. Valentziatik, Bartzelonatik, Euskal Herritik edo Amerikatik jasotako gutunak posible egin dute lehiaketa hau. Mila esker benetan.