EUSKARA IRAKASLEEN TOPAKETA VALLADOLIDEN

Beste behin, Europako Irakasleen Topaketa Valladolideko Euskal Etxean ospatu da, Europako Euskal etxeen irakasleak Gaztelako hiri honetara bidaiatu dira; esate baterako, Madril, Brusela, London, Erroma, Valentzia, Madril, Bartzelona eta Bordele.

Urtero egiten diren Topaketak eta euskara eskolen hobekuntza du helburu nagusia. Hortaz gain, Euskal Etxeen elkar harremanak indartzea eta euskaltegien gaurkotasuna ezagutzea izaten dira.

Ikastaro trinko honetan, gai desberdinak lantzen dira. Aurtengoak didaktikarekin egon dira lotuak baita ere euskararen mintza praktikarekin. Azpimarratzekoa da Europako Euskal Etxeen irakasleek EUSKARALDIA, euskararen erabilera sustatzeko ekimenarekin hartu duten konpromisoa.

Formakuntzaren jarraipena urtean zehar izango da barneko baliabide digitala medioz, datorren urtean hurrengo topaketan garatuko da Bruselan.

Gure elkarteko irakasleentzat esperientzia polita eta aberasgarria izan da eta haien eskoletan hainbat ikasketa berriak praktikan jartzeko aukera izango dute.

Mila esker Valladolid.