Euskararen Eguna 2015 Valentzian

Euskararen Eguna
Abenduaren 3an Valentzian

Euskararen eguna behin berriro ospatu dugu Valentzian. Euskaldunitza´t izeneko ekintzarekin aurten ere euskaren aldeko ospakizuna izan du lekua Plaça del Pilar, Velluters auzoan. Kalera atera gara bizilagunengana hurbiltzeko asmoarekin, oraingo honetan gure hizkuntza erakusten eta gure hitz egiteko modua irakasten. Helburua, ongi pasa eta Euskal Herriko kultura azalarazi.

Ospakizunean, jendearengana hurbildu gara eta Euskararen Eguna zer den azaldu ondoren, euskaraz zerbait esateko aukera eman diegu guregana hurbildu diren lagunei. Haiek asmatu, guk itzuli eta beraiek puxika batean idatzi eta gero, kamara baten aurrean ahozkatu dute haientzako hitz berri horiek, nola eta euskara beraiena bihurtzen momentu batez. Sormena, harridura, poza, jakinmina. denak sortutako fenomenoak Pilar plazan, abenduaren 3ko arratsaldean.

Hurbildu diren lagunak valentziakoak nagusiki izan dira, baina ez horiek bakarrik, Burgosetik, Iruñeatik, Granadatik eta abarretik etorritako lagunak bazegoen gure artean ere. Azkenean plaza kolorezko puxikaz bete da, hitzez bete da, euskararen aintzinako soinuaz inguratu da eta elkartasuna hurbildu gaitu.

Jakin badakigu Euskararen Eguna egunero dela, baina Valentzian bizi izan duguna ematen digu indarra urteko beste 364 egunetan euskaraz bizitzeko, bai familiarekin, bai lagunekin, eta bai gure ikasleekin.

Gora euskara, gora hizkuntz guztiak. Hitz dezagun haiek biziarauteko!