Euskararen eguna Valentzian

Euskararen eguna Valentzian

Abenduaren 1an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Valentzian eta aurten ospakizun berezi bat izango da. Alde batetik Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko ekimenaren barruan egingo dugulako eta bestetik Valentziako Euskal Etxearen egoitza berria aurkeztuko dugulako.

Goizeko 11:00etatik aurrera, urtero bezala, Pilar Plazan elkartuko gara. Han gure hizkuntzaren aldeko ekimen batzuk izango ditugu.

Euskal Dantzarien Biltzarraren eskuz.

  • -Hitzaldi bat: Euskal Dantzaren iragana, oraina eta geroa.
  • -Euskal Dantza ikastaroa
  • -Dantzaldia.

-Euskaraldia ekimenaren aldeko argazki herrikoia eta Euskal Etxeko egoitza berriaren aurkezpena.

Anima zaitezte eta parte hartu. Valentzian ere euskararen alde!