Euskararen Nazioarteko Eguna Valentzian

Euskaren nazioarteko eguna heldu da eta Valentzian ere ospatu dugu, hemengo euskaltzaleok ohitura onak ez galtzeko Pilar Plazan bildu gara .
Eguraldi ona eta egun polita izan dugu gure hizkuntzarekin kalera ateratzeko. Beti bezala lagunak eta auzokideak, elkarteko kideak eta ezezagunak, guztiok elkarrekin, topa egin dugu euskararen alde.
Ekimen ugari izan dira eta giroa ere ederra izan da. Euskal Dantzen ikastaroa, mintzagune mailakatua, kanta herrikoiak, Argia aldizkariaren aurkezpena eta aleen banaketa, hamaiketakoa eta Euskal musika.
Mediterraneo aldean ere gure euskara bizirik dago eta holako ekimenekin arnas gehiago ematen diogu, gero eta ikasle gehiago ditugu Euskal Etxeetan eta gero eta Valentziar gehiago hurbiltzen dira gure kulturara eta gure hizkuntzara.
Guk argi daukagu, euskararen egunean eta urtearen beste 364 egunetan ere Euskal Herrian edo hortik kanpo, euskaraz bizi nahi dugu. Helburu horrekin sortu zen gure Euskal Etxea eta helburu horrekin aurrera darrai.
Zortzigarren herrialdea euskalduna izango da edo ez da izango. 
Gora Euskal diaspora euskaduna!