Korrika 2015 Valentzian

Euskal Herrian euskaraz, esaten du abestiak -eta donuiaren oiartzuna entzuten da buru barruan- baina hala ere, Euskal Herritik kanpo ere euskaraz bizi daiteke nolabait edo tarteka. Eta ospatzeko, hainbat lekutan munduan zehar Korrika ospatzea nahi izan dugu: Valentzian alegia. Martxoaren 28koa Valentzian gogoratzekoa izan da. Goizeko 9:00etan hasi da mugimendua Racó de la Corbellan, Euskaltzaleoken egoitzean, beren eta Laurok baten lagunen anaitasunarekin. Patatak gora eta behera, aulkiak, megafonia, kartelak, petoak, irrifarrak, tximeletak sabelean,… Antolaketaren kontuak.

Eguerdian hasi da jendea iristen eta laguntza eskaintzen eta piztu dira ere lehenengo soinu euskaldunak Velluters Valentziako auzoan. Euskal Herritik propio etorri diren Lander eta Unai trikitilariak eta Duguna Dantza Taldea giroa berotzen hasi dira. Berehala, Colla de Dolçainers i Tabaleters guregana etorri da eta Korrika Jaira elkartu da Valentziako abesti popularrak jotzen. Muixeranga doinua hasi denean, Jove Muixarangak lau zutabe eraiki ditu guztion aurrean, momentu berezi eta hunkigarria  sortuz. 13:00etan, programa betez, Aurreskua Korrikaren lekukoaren aurrean dantzatu du Dugunako Kide batek eta amaitzerakoan, txupinazoa eta gero, Korrika hasi da kaleak euskararen festaz betetzen. Kilometro bat osatu da, lekukoa eskuz esku joaten, emozioa konpartitzen, trikitixa eta panderoa tarteko, Pilar Plazara iritsi arte. Han lekukoaren mezua irakurri da elebietan -euskaraz eta katalanez- txaloen artean.

Herriko bazkariak, marmitako, txistorra, Erronkariko gazta eta sagardoa, 150 lagun bildu ditu, eta amaitzerakoan kontzertuak izan du lekua.Kulturen “melange”a zuen helburu Valentziako Korrikak eta musika momentuan ere nabarmena izan da: Pau Alabajosek (Valentziako lurraldeetan kantautorea denon artean ezaguna), Euskal Herriko Josu Bergararekin batera, kontzertu goxoa eskaini digu.  Eta amaitzeko, digestioa ondo eginda, Ali Farnatek gorputza mugitzeko gogoak zituenei aukera paregabea eman die bere musika alai eta erritmikoarekin.

Hirugarren aldiz ospatzen da Korrika Valentzian …