otsaila 22, 2017

Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxea

 

Mediterraneo ondoan, Valentzia hirian, Euskaldun talde batek Euskaltzaleok Elkartea zabaldu genuen orain dela sei urte. Bere asmotan dago euskal kultura, eta euskara, gure hizkuntza, zabaltzea. Horretarako sortu zen gure Euskal Etxea.

Valentzian dauden euskaldun guztiak batzeko asmoekin lan egiten dugu. Gure jarduerak aurrera eramateko ekintza desberdinak antolatzen ditugu. Horren artean; euskara eskolak, kanta afariak, hitzaldiak, zinema, euskal ostiralak, mendi irterak, txiki txoko bat umeentzat eta abar.

Nahi eta euskaldunak izan gu nola Valentzian bizi garen, jakin badakigu hemen badagoela ere bertako hizkuntza eta kultura. Horregatik, gure ekintzak bi hizkuntzetan, euskara eta valentziera antolatzen ditugu. Nahazketa polit bat sarritan lortzen dugu.

Gure ateak beti daude zabalik, Euskal Herriko zati bat Valentzian daukagu.