Zine- Foruma eta Afaria

Maiatzak 30 ostirala. Arratsaaldeko 19.30etan Raco de la Corbellan (Pilar Plazan) Euskaltzaleok filme interesagarri bat eskeiniko du.

Filmea: Kutsidazu bidea Ixabel

Zine-foruma ostean afari bat izango dugu Racon bertan (afarirako izena eman behar da Racon bertan edo guri) filmea ikusi ondoren elkartearen lehen laburmetraia eskeiniko dugu. Maiteminduak izeneko lana aurkeztuko dugu lehen aldiz.

Euskaraz bizi nahi baduzue arratsalde polit bat, Anima zaitezte.

Beheko aldean pelikularen azalpena duzue.

 

 

Fitxa Teknikoa

ZENBURU ORIGINALA : Kutsidazu bidea Ixabel

IRAUPENA: 97 min.

URTEA: 2006

GENEROA: Komedia

ZUZENDARIA: Mireia Gabilondo, Fernando Bernués

AKTOREAK: Mikel Losada, Ainere Tolosa, Iñake Irastorza, Mireia Gabilondo, Iñaki eta Xabier Zapirain Retegi, Maite Arrese, Asier Hormaza, Ana Elordi, Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Anjel Alkain, Egoitz Lasa, Jose Ramon Soroiz, Sara Cortazar, Aintzane Zigordia

Laburpena:

Juan Martin euskaldun berri donostiarrak baserri giroan euskara ikasteari ekingo dio uztailaren erdialdean. Hiria utzi eta Asteasuko Irarreta baserrian Juan Luis eta Ixabel izango ditu zain, euskaltegiko ikasgaiak osatu eta herriko hizkera ondo menderatzen laguntzeko. Duela hamar urte Joxan Sagastizabalek idatzitako eleberriaren moldaketa da filma. Antzerkitik igaro ondoren, zinemara egin du salto istorio arrakastatsuak.